2002. urtetik... noiz arte? Hemen dugu leiho ederra gure bizipenak eta aurkikuntzak konpartitzen jarraitzeko. Nahi dugun arte!

jueves, 16 de junio de 2011

SOBRONGO ABENTURA-PARKEAN

KAIXO, BLOGEKO LAGUNAK!

Atzo Sobrongo abentura parkera joan ginen ikasturte amaiera ospatzeko, 6.B eta 5. mailakoekin.
Iritsi bezain pronto bi taldetan banatu gintuzten. Gu, 5. mailako batzuekin, eskalada egitera joan ginen, besteak kanoetan zebiltzan bitartean.Ostean,aldaketa egin genuen. Kanoaz ibiltzea hoberena izan zen jolas asko egin genituelako.
Gero, denok batera,igerilekuan aritu ginen umore onez jolasten. Eguraldia izugarri ona izan zen! Ordua heldu zenean, bazkaldu... eta autobusera.
                                                                          EGUN BIKAINA!


 







































1 comentario:

  1. A ze nolako eguna pasatu genuen !!! MUNDIALA izan zen !! :) Gainera, nire ustez, guztiak (piraguan, eskaladan,pistinan...)PRIMERAN IZAN GINEN ****

    Noiz egingo dugu merendola ?¿?¿

    ResponderEliminar