2002. urtetik... noiz arte? Hemen dugu leiho ederra gure bizipenak eta aurkikuntzak konpartitzen jarraitzeko. Nahi dugun arte!

domingo, 27 de marzo de 2011

UDABERRIA HELDU ZAIGU

Udaberria iritsi dela ospatzeko zerbait berezia egin behar dugula pentsatu dut.

 Eta hurrengoa erabaki dut:

ARGAZKI LEHIAKETA ANTOLATZEA.

Eguraldi ederreko egun batean ibilbide bat egitera joango gara bikoteak antolatu ostean. Bikote bakoitzak argazki-makina bat eramango du eta urtaroko irudi liluragarrienak harrapatzen saiatuko da.
  Egindakoen arteko bi argazki politenak aukeratu eta nire postara bidaliko du. Gelan, bozketaren bitartez, gehien gustatzen zaiguna aukeratuko dugu. Argazki irabazlea blogean argitaratuko dugu.

Eta...Zein da gaia? Asmatzea ez da zaila:  

 ZE POLITA DEN UDABERRIA!


Aste honetan xehetasunak jakingo dituzue. Gustatzen zaizue ideia?

viernes, 25 de marzo de 2011

Estatu Batuetatik, Irati.

Kaixo, 6.maila!
Agur bero bat Indianapolisetik! Gaur oporrak hartu ditut eta Floridarantz, hondartzara, abiatuko naiz igandean! Nik ez nituen oporrak izan inauterietan.Zuen argazkiak ikusi ditut; mozorroak asko gustatu zaizkit!
Hemendik aurrera saiatuko naiz zuen bloga bisitatzen!

Agur, laster arte,
Irati.

miércoles, 23 de marzo de 2011

LAUGARREN PROIEKTUA

Udaberriarekin batera, laugarren proiektuari hasiera eman diogu: " LANA EGINEZ GOAZ AURRERA". Ikertzen hasi nahi izanez gero horra doaz web interesgarri batzuk:https://kontxa6.wikispaces.com/6.Indarrak   
eta  http://html.rincondelvago.com/la-palanca_1.html    Begira orain gelan landuko dugun tresna bat:  








                                                            ULERTZEN DUZU?

lunes, 14 de marzo de 2011

TXIRRINDULARIAK ESKOLAN!

Gaur, martxoak 14, Mikel Landa, gure ikastolako ikasle ohia, eta Javi Ruiz de Larrinaga gure artean izan dira  praktikatzen duten kirolari eta beren bizipenei buruzko gorabeherak kontatzen. Zuiako Txirrindulari Eskolako ordezkaria ere etorri da bere taldeko funtzionamendua azaltzeko. Oso atseginak izan dira!