2002. urtetik... noiz arte? Hemen dugu leiho ederra gure bizipenak eta aurkikuntzak konpartitzen jarraitzeko. Nahi dugun arte!

martes, 31 de mayo de 2011

GURE ETORKIZUNARI HURBILDU GARA. INSTITUTUA.

Gaur, asteartea, Murgiako institutura joan gara. Nahiko urduri ikusi zaituztet; hala zeundeten? Ea! Zuen zirrarak eta inpresioak kontatzera!




LEHENENGO AGURRA!


Atzo, maiatzak 30, Iñakiri eman genion gure lehenengo "agur". Guregandik asko urrunduko ez delako pozik 

kantatzen diogu:

"Gaur eskertzen dizugu

zuk egindakoa

lana, ahalegina eta

ikasitakoa.

Segi horrela beti

gazteon ondoan

ta eramango zaitugu

beti  gure alboan."








domingo, 15 de mayo de 2011

MATERIAREKIN JIRA-BIRAKA

AIZUE! Gelan agertutako esaldiari buruz ez duzue esatekorik?
 Ea... zein zen...
 "Materia ez da sortzen ezta desagertzen ere; eraldatu besterik ez du egiten"         









ADIBIDEZ... Zer bururatzen zaizue?


jueves, 5 de mayo de 2011

ZIENTZIALARIAK, ESKOLAN!

Kaixo, lagunok! Udaberriko oporrak amaitu dira eta jadanik 5. proiektua hasita dugu; a ze zorte ona! zientzialariak izango gara! Taldeka, esperimentuak eramango ditugu aurrera eta gero bakoitzak bere lan monografikoa osatuko du prozesu osoa eta ateratako ondorioak jasotzen: materia gora, materia behera... Mikel Laboaren abestiak dioen bezala "saiatze horretan ezin gelditu..."

               PRIMERAN PASATUKO DUGU!

LAISTER IZANGO DITUZUE BERRI GEHIAGO. Mx.