2002. urtetik... noiz arte? Hemen dugu leiho ederra gure bizipenak eta aurkikuntzak konpartitzen jarraitzeko. Nahi dugun arte!

sábado, 25 de junio de 2011

MILA ESKER BIHOTZ-BIHOTZEZ!


Irakasle batentzat ikasleak pozik aurreratzen ikustea  baino hobeagorik ez dago. Zuek bi urte hauetan hori sentiaraztea eskertu nahi dizuet. 
Jarraituko dugu harremanetan eta badakit zuen berriak onak izango direla!

UDA ZORIONTSUA IZAN eta  LAISTER ARTE!


Espero dut laister igo ahal izango ditudala azken eguneko argazki batzuk.
 Une bereziak izan dira, ezta?

ONDO SEGI!

jueves, 16 de junio de 2011

SOBRONGO ABENTURA-PARKEAN

KAIXO, BLOGEKO LAGUNAK!

Atzo Sobrongo abentura parkera joan ginen ikasturte amaiera ospatzeko, 6.B eta 5. mailakoekin.
Iritsi bezain pronto bi taldetan banatu gintuzten. Gu, 5. mailako batzuekin, eskalada egitera joan ginen, besteak kanoetan zebiltzan bitartean.Ostean,aldaketa egin genuen. Kanoaz ibiltzea hoberena izan zen jolas asko egin genituelako.
Gero, denok batera,igerilekuan aritu ginen umore onez jolasten. Eguraldia izugarri ona izan zen! Ordua heldu zenean, bazkaldu... eta autobusera.
                                                                          EGUN BIKAINA!


 







































domingo, 5 de junio de 2011

RICHARD SERRA

Goiko izena pista bat da datorren asmakizunerako: XX. mendeko eskultore ospetsua. 
Horra doa galdera:

Non izan nintzen larunbatean?

Ondo ikertu argazkiak...
IMAG0077.jpg


IMAG0082.jpg