2002. urtetik... noiz arte? Hemen dugu leiho ederra gure bizipenak eta aurkikuntzak konpartitzen jarraitzeko. Nahi dugun arte!

martes, 19 de abril de 2011

HELDU, IGARO...ZERBAIT UTZITA.






Gure hizkuntzarekiko konpromisoa berrestu dugu aste honetako jarduerek utzitako aztarnen ondorioz.Hurrengora arte!

martes, 12 de abril de 2011

TIPI,TAPA...TIPI,TAPA...BADATOR KORRIKA!


 

KAIXO, EUSKALAKARIAK!

Dakizuenez, KORRIKA atarian daukagu! Hori dela eta, Euskara aste prestatu dugu eskolan. Hainbat jarduera dibertigarri antolatu ditugu -pailazoak, karaokea, euskara kanpaina...-, ondo pasatzeko eta herrian euskararen erabilera suspertzeko. Horretarako EUSKALAKARIAK izan behar dugu:

MAITATU, IKASI, ARI...
IZARRA ERE... EUSKALAKARI!

Bereziki ostiralean, 15ean, korrika txikian parte hartuko dugu eta zuek etortzea izugarri gustatuko litzaiguke; anima zaitezte! (arratsaldeko 15:15ean alde zaharreko eskola inguruan).


miércoles, 6 de abril de 2011

ARGAZKI-LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Bai politak naturari lapurtutako bazterrak! 21 argazki aurkeztu dira lehiaketan, zein baino politagoa!
 Aukeraketa nola egin eztabaidatu behar izan dugu baina, azkenik, adostasunera heldu gara.
Denoi zaila egin zaigu hiru argazki besterik ez aukeratzea, irabazi ez duten batzuk oso oso ederrak direlako
 
 
                                               IRABAZLEA.                      Egileak: Naia eta Naiara.


2. SARIA                              Egilea:  Josune.



                               3. SARIA                                           Egileak: Izaskun eta Olatz



                                      3. SARIA                                Egileak:  Olatz eta Izaskun.


ZORIONAK PARTAIDE GUZTIOI!

sábado, 2 de abril de 2011

IRUDI EDERRAREN BILA!

Ostiraleko arratsaldean, argazki kamerak hartu eta basoratz abiatu  ginen. Eguzkiak, zeru urdinak eta beroak lagundu gintuzten eta itzuli osoa egin ez arren, gelatik ateratzea primerakoa izan zen! Ala ez? Zer uste duzue?











Astelehenean bikoteek bere argazkirik onenak gelako karpetan gordeko dituzue; asteartean, zozketaren bitartez, denon artean, hoberenak aukeratu eta irabazleak blogean erakutsiko ditugu. Zorte on!
( Pentsa dezakezue nola antolatu bozketa: bakoitzak zenbat boto, zenbat argazkiri...)