2002. urtetik... noiz arte? Hemen dugu leiho ederra gure bizipenak eta aurkikuntzak konpartitzen jarraitzeko. Nahi dugun arte!

martes, 12 de abril de 2011

TIPI,TAPA...TIPI,TAPA...BADATOR KORRIKA!


 

KAIXO, EUSKALAKARIAK!

Dakizuenez, KORRIKA atarian daukagu! Hori dela eta, Euskara aste prestatu dugu eskolan. Hainbat jarduera dibertigarri antolatu ditugu -pailazoak, karaokea, euskara kanpaina...-, ondo pasatzeko eta herrian euskararen erabilera suspertzeko. Horretarako EUSKALAKARIAK izan behar dugu:

MAITATU, IKASI, ARI...
IZARRA ERE... EUSKALAKARI!

Bereziki ostiralean, 15ean, korrika txikian parte hartuko dugu eta zuek etortzea izugarri gustatuko litzaiguke; anima zaitezte! (arratsaldeko 15:15ean alde zaharreko eskola inguruan).


3 comentarios:

  1. o!!!!!! ze polita den argazkia primeran atera gara guztiak !!!!!!!!!!!!!!!

    mxx mxx mxx

    ResponderEliminar
  2. arrazoia duzu MIREN!!!
    Eskerrikasko irakasleak klasea galduko dugu eta...... jejejejjj :)
    A!! Anabel faio bat daukazu:jarri duzu -aste- eta -astea- da.

    ResponderEliminar