2002. urtetik... noiz arte? Hemen dugu leiho ederra gure bizipenak eta aurkikuntzak konpartitzen jarraitzeko. Nahi dugun arte!

domingo, 27 de marzo de 2011

UDABERRIA HELDU ZAIGU

Udaberria iritsi dela ospatzeko zerbait berezia egin behar dugula pentsatu dut.

 Eta hurrengoa erabaki dut:

ARGAZKI LEHIAKETA ANTOLATZEA.

Eguraldi ederreko egun batean ibilbide bat egitera joango gara bikoteak antolatu ostean. Bikote bakoitzak argazki-makina bat eramango du eta urtaroko irudi liluragarrienak harrapatzen saiatuko da.
  Egindakoen arteko bi argazki politenak aukeratu eta nire postara bidaliko du. Gelan, bozketaren bitartez, gehien gustatzen zaiguna aukeratuko dugu. Argazki irabazlea blogean argitaratuko dugu.

Eta...Zein da gaia? Asmatzea ez da zaila:  

 ZE POLITA DEN UDABERRIA!


Aste honetan xehetasunak jakingo dituzue. Gustatzen zaizue ideia?

5 comentarios:

  1. Taldeko norbaitek proposatu nahi badu nola egin bikoteak edota zein arratsaldetan joan...Gero neuk erabakiko dut; ja,ja,ja.

    Anima zaitezte!

    ResponderEliminar
  2. PRIMERAN pasatu genuen argazki liluragarriak egiten!!!
    eta gero.... GUSANITOAK =P

    ResponderEliminar